Le blog de Tënk > Appel à projets

Appel à projets 2022 – Kanaldude – TV7 – Tënk

16 septembre 2022

Appel à projets « Identité(s) en lutte(s) »
Kanaldude, TV7 et Tënk

Kanaldude, web TV du Pays basque en langue basque, TV7, chaîne régionale du Sud Ouest et Tënk, plateforme dédiée au documentaire s’associent afin de soutenir 4 documentaires de création dans le cadre d’un appel à projets intitulé « Identité(s) en lutte(s) ».

Face à l’idée d’une identité nationale, simplificatrice et conquérante, nous constatons l’existence d’identités multiples, complexes, en constante transformation. Des identités forcément plus fragiles car ancrées dans la réalité du vécu, au croisement de l’histoire individuelle et des constructions collectives.

En initiant cet appel à projets, nous souhaitons donner à voir et à entendre les luttes intimes et/ou politiques des communautés et des individus pour exister et être reconnus.

Les films que nous souhaitons soutenir assument la subjectivité de leur regard, ce sont des œuvres d’auteur·rices qui nous proposent leurs yeux pour regarder un bout du monde. Ce sont des documentaires de création, qui proposent une forme, s’éloignant elle aussi d’une manière dominante de construire les récits.

 

Apports

Les films sélectionnés bénéficieront d’un pré-achat de droits de diffusion de la part de Kanaldude, TV7 et Tënk comprenant pour chaque film soutenu  :

• Un apport global en numéraire de 12 000€ (soit 6000€ de Kanaldude et 6000€ de TV7).Un apport en industrie d’environ 6000 € dont 1 semaine de mise à disposition d’un auditorium de mixage (4600€) par Tënk.

• L’auditorium de mixage se situe à Lussas, en Ardèche. L’hébergement et le transport restent à la charge de la production.

 

Droits cédés

Les films soutenus seront diffusés sur Kanaldude, TV7 et Tënk. Les droits de diffusion cédés sont les suivants :

• Diffusion antenne et replay sur Kanaldude et TV7 (Durée des droits: 5 ans dont  6 mois d’exclusivité)
• Diffusion SVOD non-exclusive de 2 mois sur la plateforme Tënk

Toutes les diffusions sont programmées en accord avec la société de production.

 

Candidater

Vous trouverez toutes les précisions sur les pièces à fournir dans le formulaire de candidature.

Pour être éligibles, les projets déposés doivent impérativement répondre à plusieurs conditions :

• Être réalisé dans un cadre professionnel, et donc être accompagné par une association de production ou une société de production (code APE 5911 A ou C).

• Répondre à au moins un des critères suivants :

› être porté par une structure de Région Nouvelle-Aquitaine
› être porté par un.e auteur.trice résidant en Région Nouvelle-Aquitaine
› avoir un lien culturel fort avec la Région Nouvelle-Aquitaine ou justifier de dépenses de production en Nouvelle-Aquitaine.
› être présenté avant la fin du tournage.
› ne pas avoir déjà reçu l’engagement d’une chaîne nationale.

Calendrier

Ouverture des dépôts : 19 septembre 2022
Clôture de l’appel à projets : 17 octobre 2022
Résultats :  25 novembre 2022

Livraison souhaitée : automne 2024

 

Contacts

Pour toute question relative à l’appel à projets, nous vous invitons à contacter les responsables préachats des chaînes:

• Tënk: Line Peyron / line.peyron@tenk.fr
• TV7: Damien Cortadi & Sandrine Pivetta / production@tv7.com
• Kanaldude: Loïc Legrand / loic@kanaldude.eus

 

Grille tarifaire de l’apport en industrie de Tënk:

→ Mixage — Auditorium de mixage 7.1 (sans technicien) — 800€/jour
→ Accompagnement de la part de Tënk — 280 € / jour

 

Avec le soutien de la Région Nouvelle-Aquitaine

 

 

 

 

 

 



PROIEKTU DEIALDIA 2022 – KANALDUDE / TV7 / TËNK

Kanaldudek, TV7k eta Tënkek bat egin dute 4 sorkuntza-dokumentalen laguntzeko, « Nortasuna(k) borrokan » izeneko proiektu deialdi baten karietara.

Nortasun nazional, sinplifikatzaile eta konkistatzaile baten ideiaren aitzinean, nortasun anizkunak, konplexuak, beti aldatzen segitzen dutenak daudela ohartzen gara. Nortasun hauskorragoak, nahi ala ez, bizi izan denaren errealitatean erroturik baitaude, historia indibidualaren eta eraikuntza kolektiboen bidegurutzean.

Proiektu deialdi hau abiaraziz, komunitateek eta norbanakoek existitzeko eta aitortuak izateko egiten dituzten borroka intimoak edo/eta politikoak erakutsi eta entzunarazi nahi ditugu.
Sustengatu nahi ditugun filmek beren begiradaren subjektibotasuna asumitzen dute, munduaren zati bati begiratzeko beren begiak proposatzen dizkiguten autore batzuen lanak dira. Sorkuntza-dokumentalak dira, forma bat proposatzen dutenak, zeina narrazioak eraikitzeko molde nagusitik urruntzen baita.

Kanaldudek, TV7k eta Tënkek hautatuak izanen diren filmen hedapen-eskubideak aitzinetik erosiko dituzte. Erosketa horrek, lagunduko den film bakoitzaren kasuan, ondoko abantailak ekarriko ditu:

• 12 000 €-ko diru-ekarpen orokorra (hots, 6000 € Kanaldudek eta 6000 € TV7k).

• 6000 € inguruko industria-ekarpena, horren barnean izanik Tënk-ek nahaste-auditorium bat utziko diola aste batez (4600 €).

Nahaste-auditoriuma Lussas-en dago, Ardèche departamenduan. Ostatua eta garraioa ekoizpen-egituraren gain geldituko dira.

 

UTZIKO DIREN ESKUBIDEAK

Sustengatu filmak Kanaldude, TV7 eta Tënk kateetan hedatuko dira. Utziko diren hedapen-eskubideak ondokoak dira:

• Kanaldude eta TV7 kateetan antenan eta replay moduan hedatzekoa (Eskubideen iraupena: 5 urte, 6 hilabeteko esklusibotasuna barne),
•  2 hilabeteko SVOD hedapen ez esklusiboa Tënk plataforman.

Hedapen guziak ekoizpen-egiturarekin adosturik programatuko dira.

 

HAUTAGAI IZATEKO

Eman behar diren dokumentuei buruzko xehetasun guziak hautagaitza-formularioan (frantsesez) aurkituko dituzue.
Hautagarriak izateko, aurkeztuak diren proiektuek zenbait baldintza bete behar dituzte:

• Eremu profesionalean egina izatea eta, beraz, ekoizpen-elkarte batek edo ekoizpen-enpresa batek lagundua izatea (APE 5911 A edo C kodea).

• Irizpide hauetarik bat bederen betetzea:

› Akitania Berria eskualdeko egitura batek eramana izatea.
› Akitania Berria eskualdean bizi den egile batek eramana izatea.
› Akitania Berria eskualdearekin lotura kultural sendoa izatea edo Akitania Berrian eginen diren ekoizpen-gastuak justifikatzea.
› Filmaketa bukatu aitzin aurkeztua izatea.
› Kate nazional baten engaiamendua errezibitua ez izatea.
› Kateen aitzineko proiektu deialdietan errefusatua ez izatea (baimen berezia salbu).

 

EGUTEGIA

Hautagaitza-dosierren irekitzea: 2022ko irailaren 19a
Proiektu deialdiaren bukaera: 2022ko urriaren 17a
Emaitzak: 2022ko azaroaren 25a

Helarazteko epea: 2024ko udazkena

 

Proiektu deialdiari buruzko edozein galdera egiteko, kateetako erosketa-aitzineko arduradunekin harremanetan jartzera gomitatzen zaitugu:

• Tënken izenean: Line Peyron / line.peyron@tenk.fr
• TV7ren izenean: Damien Cortadi eta Sandrine Pivetta / production@tv7.com
• Kanalduderen izenean: Loïc Legrand / loic@kanaldude.eus

 

Tënken industria-ekarpeneko tarifak:
→ Nahastea — Nahaste-auditorium 7.1a (teknikaririk gabe) — 800 € eguneko
→ Tënkek laguntzea — 280 € eguneko

Akitania Berria eskualdearen laguntzarekin